Recogida de los nombres de las casas del Valle del Roncal según el proyecto Alaze-Aezeo [Erronkaribarko etxe izenen bilketa alaze-aezeo proiektuaren arabera]
Laburpena
Artikulu honetan Erronkaribarko etxe izenen bilketa gidatu zituzten oinarri metodologikoak aurkezten ditugu, betiere alaze-aezeo proiektuaren barnean. Lana ibarreko ikerle talde batek eraman zuen aurrera 2009-2017 urte tartean. Ikerketa lan honen helburu nagusia etxeen izenak jasotzea izan da, etorkizunean gal ez daitezen. Erabili zen metodologiak bi zutabe nagusi izan zituen: artxiboko lana alde batetik, eta bertako biztanleei egin zitzaizkien ahozko inkestak. Ondorio nagusi bezala hauxe erran daiteke: euskara, gaskoiera, gaztelania eta nafar-aragoiera erromantzearen itzala aurkitzen dugula ibarreko etxeen izenetan eta etxeari izena emateko ohitura bizi-bizirik segitzen duela gaur egun.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2018 Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.