-Ki aditz-atzizkiaren gainean

  • Patxi Iñigo lruñeko Hizkuntz Eskola [Espainia]
  • Patxi Salaberri NUP (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) [Espainia]
  • Juan José Zubiri NUP (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) [Espainia]

Laburpena

Lan honen egileek -ki aditz-atzizkiaren azterketa sakona egin dute, helburutzat gure egunotako erabilera okerra salatu eta ahal den neurrian zuzentzeko bidea urratzea hartu dutelarik. Lanak atal bat baino gehiago ditu: lehenbizi, aipatu atzizkiak literaturan eta testu zaharretan izan duen eta duen presentzia aztertzen da; bigarrenik, euskal gramatikariek esan dutena aipatzen eta iruzkintzen da; hirugarrenik, -ki-k Nafarroan duen erabileran sakontzen da, atzizkia perpaus hanpadurarekin lotuaz. Azkenaurreko atalean -ki-k herrialde horretan duen hedadura eta izan ditzakeen erabilera desberdinak (hiru: puntukaria / diosal egitekoa / hanpatzailea) ikertzen dira. Bukatzeko, eta laburlabur, -ki umearen hizkeran zer adinetarako azaltzen den ikusten da.

Estatistikak

26
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1995-08-31