Iragankortasunaren dinamikaz zubereran: kasu adierazpen bikoitzekiko baliobiko aditzak Maisterren Jesü Kristen imitazionean

  • Jean-Baptiste Battittu Coyos IKER Euskarari eta Euskal Testuei buruzko Ikerketa Gunea [Espainia]
Gako-hitzak: zuberera, baliobiko aditzak, kasu adierazpen bikoitza, Jesü Kristen imitazionea, 1757

Laburpena

Artikulu honetan, Martin Maisterren zubererazko Jesü Kristen imitazionea obran (1757) baliobiko aditz batzuen erabilera aztertu da, hain zuzen Zuberoan gaur egun kasu adierazpen bikoitzekiko (edo hirukoitzekiko) baliobiko diren aditzak. Liburu horretan autoreak izan aditz laguntzailearekiko eraikuntzak
nagusiki erabilten dituela ohartu da, gaur egun erabilten den baino gehiago. Maisterren aditz horien erabilera Athanase Belapeyrenari zinez hurbil zaio (Catechima laburra…, 1696); Jusef Egiategik *edün aditz laguntzailea pixka bat gehiago erabilten du (Lehen liburia…, 1785). Martin Maisterren aditz horien erabileran gorabehera batzuk agertarazi da. Ahatze (izan (absolutibo+datibo) edo *edün (ergatibo+absolutibo)), gozatü (izan (absolutibo+instrumental) edo *edün (ergatibo+absolutibo)), eta üdüri (izanekiko eraikuntza zenbait edo *edün (ergatibo+absolutibo)) aditzen kasua da. XXI. mendeko hastepen honetan *edün (ergatibo+absolutibo) bereziki eta *edün (ergatibo+datibo) eraikuntzak hedatzen dira, izan (absolutibo+datibo) eta izan (absolutibo+instrumental) eraikuntzen kaltetan. Hemen berean hasi zen konparaketa segitzeko (ikus FLV, 2005, 100. zbk, 633-660), aurten, 2010ean, emana izan den pastoralaren testua aztertu da, Xahakoa pastorala. Martin Maisterrek izanekiko erabili duenean Martin Maisterrek
izanekiko erabili duenean, Patrick Quéheillek, pastoralaren autore barkoxtarrak, *edün (ergatibo+absolutibo) eraikuntza erabilten du aditz horiekin: behatü «entzun», iseatü «saiatu», jarraiki «jarraitu». Ahatzekin Quéheille *edün (ergatibo+absolutibo) eraikuntzaz bakarrik baliatzen da. Ildo honetan bi testu horien konparaketak argitaratu den joera orokorra egiaztatzen du, baliobiko aditz zenbaitekin *edün aditz laguntzailea gero eta gehiago erabilia da zubereran. Azken mendeetan, izan aditz horien aditz laguntzailea zen.

Estatistikak

55
##plugins.generic.usageStats.noStats##

Erreferentziak

BELAPEYRE, Athanase, 1696 (1983), Catechima laburra eta Jesus-Christ goure ginco jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, edizio kritikoa, Jean-Louis Davantek paratua, Bilbo, Euskaltzaindia.

COYOS, Jean-Baptiste, 2005, «Iragankortasunaren dinamikaz zubereran: kasu adierazpen bikoitzekiko baliobiko aditzen ikerketaren lehen etapa», Fontes Linguae Vasconum, 100, Iruñea, Navarra, Gobierno de Navarra, 633-660.

COYOS, Jean-Baptiste,, 2007, «Iragankortasunaren dinamikaz zubereran, bigarren etapa: barneko ekonomia, hizkuntza ukipena eta edo egileari buruzko ikusmolde berri?», Fontes Linguae Vasconum, 106, Iruñea, Nafarroa, Gobierno de Navarra, 401-417.

COYOS, Jean-Baptiste,, 2007, Xiberotarra Zuberera: le dialecte basque souletin, Donostia, Elkar.

EGIATEGI, Jusef, 1785 (1983), Lehen liburia edo filosofo huskaldunaren ekheia, Txomin Peillenek prestatua, Bilbo, Euskaltzaindia.

MAISTER, Martin, 1751 (2010), Jesü Kristen imitazionea, Jean-Louis Davantek paratua, Bilbo, Euskaltzaindia.

QUÉHEILLE, Patrick, 2010, Xahakoa pastorala, Barkoxe.

TARTAS, Jean de, 1666 (1975), Ontsa hiltzeko bidea, Andolin Eguzkitzaren edizioa, Arantzazu, Jakin.

Argitaratuta
2010-06-30