Artzibarko aldaera deitu izanaren inguruan (5 - Hego-Esteribarko laginak: Ilurdotz-I)

  • Koldo Artola Donostiako ARANZADI Zientzi Elkarteko Etnografi Sailekoa [Espainia]
Gako-hitzak: Nafarroako euskara, hego-nafarrera, Artzibarko hizkera, Ilurdotz (Hego-Esteribar)

Laburpena

Oraingo saioan 1981 eta 1986 urteen arteko denboran Esteribarko Ilurdozko lagun bati bildu genizkion datu batzuk dakartzagu orriotara, aldizkari honen 103-104 eta 112-113 zk.etan ekarri lanei jarraipena emanez, beti ere, L. L. Bonaparteren euskalki-sailkapena gogoan. Berriemaile honen euskararekiko gaitasuna oso higatua bazegoen ere, inoiz-edo halakoxe maila eman zuelakoan gaude, suko txingarrak mugitzean nola, itzali-itxurakoa berpiztean bezala. Jakina, honen aurreko saioetan aipatu ditugun ergatiboaren erabilera traketsa
eta aditz laguntzaileen pluraleko erak sarri singularrekoek ordezkatzea ohiko gauzak izan dira oraingo saio honetan ere, baina kanpotiko kutsadurarik, ordea, ez diogu nabaritu, hasieratik beretik harritu gintuen «ondo» hitza kenduta, ustez berriemaileak Urnietako eskola batean eman zuen denbora laburrean ikasia, nahiz azkenean, hain maiztasun handiz erabiltzen zuela ikusirik, arrazoizko zalantzaren bat izatera iritsi garen. Datu hauek, bestalde, iragan XX. mendearen hasierarako jada bazter-euskara bilakatua zen mintzamolde honen higadura zeinen handia izan zen kontuan harturik, ez ditugu ez ahaztekorik ez gutxiestekorik. Lehenago ere esanik gaude berriemaile hauek adieraziriko zalantza, etenaldi eta gabeziak euskaraz luzaro mintzatu gabe egon izatearen ondorio zuzena direla. Bihotz zabaleko lagun hauei, beraz, eskerrik beroenak ematea dagokigu, bai guri erakutsiriko abegikotasunagatik, bai geroko belaunaldiei utzitako lekukotasunezko altxor preziatuagatik.

Estatistikak

52
##plugins.generic.usageStats.noStats##

Erreferentziak

ARANA, A., Hegoaldeko goi-nafarrera. Artzibarko aldaera (Hiztegia), Donostia Hiria, 2004.

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA - ETNOLOGIA MINTEGUIA, Euskalerriko Atlas Etnolinguitikoa (EAEL), Donostia, 1983-1990.

ARTOLA, K., «Artzibarko aldaera deitu izanaren inguruan» (1, 2, 3 eta 4), FLV, 103-104 eta 112-113, 2006-2007 eta 2010-2011.

ARTOLA, K., «Hegoaldeko goi-nafarreraren azentua dela-ta (hurbiltze-saiakera)», FLV, 60, 1992.

BONAPARTE, L. L., Carte des sept provinces basques montrant la délimitation actuelle de l'eus cara et sa division en dialectes, sous-dialectes et variétés, Londres, 1863.

CAMINO, I., Hego-Nafarrera, Iruña, Nafarroako Gobernua, 2003.

CAMINO, I., «Hego-Nafarreraren egituraz», FLV, 94, 2003.

CAMINO, I., Aezkoako euskararen azterketa dialektologikoa, Iruña, Nafarroako Gobernua, 1997.

CAMPION, A., Orreaga. Balada escrita en el dialecto guipuzcoano, acompañada de versiones á los dialectos bizcaino, labortano y suletino y de diez y ocho variedades de la region bascongada de Nabarra desde Olazagutía hasta Roncal, Pamplona, Imprenta y Librería de Joaquín Lorda, 1880.

DE YRIZAR, P., Morfología del verbo auxiliar alto navarro meridional, Euskaltzaindia, 1992.

ECHAIDE, A. M., El euskera en Navarra: Encuestas lingüísticas (1965-1967), Donostia, Eusko Ikaskuntza, 1989.

ECHAIDE, A. M., Erizkizundi Irukoitza (Euskara 1925), Iker - 3, Euskaltzaindia, 1984.

ELIZALDE, J. C., Catecismo en bascuence, dialecto vulgar de Uriz (Valle de Arce), Colección Bonaparte'ren 60. eskuizkribua, 1865. urtearen ingurukoa. Nafarroako Aldundiaren Artxibo Orokorra. (Lan hau, 1996an, Bonaparte ondareko eskuizkribuak - Hegoaldeko goi-nafarrera-3 izenburuko liburuan argitaratua izan da. Ikus, beheraxeago, LAN TALDEA).

ESTORNES LASA, J., «Erronkari'ko uskaraz elestak / Fraseología roncalesa», FLV, 40, 1982.

IBARRA, O., «Orreagako elizan aurkitutako On Javier Ibarraren prediku bat Artzibarko hizkeran idatzirikoa», FLV, 107, 2008.

IBARRA, O., Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia, Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia, 2007.

IBARRA, O., «Erroko testu argitaragabe bat eta beste batzuen iruzkina», FLV, 75, 1997.

IBARRA, O., «Cispamplonés hizkeraren inguruan», ASJU, XXIX-1, 1995.

IRIBARREN, J. M.ª, Vocabulario navarro (nueva edición preparada y ampliada por Ricardo Ollaquindia), Pamplona, Institución Príncipe de Viana, 1984.

LAN TALDEA, Bonaparte ondareko eskuizkribuak-Hegoaldeko goi-nafarrera-3, Bilbo, Deustuko Unibertsitatea (Deiker), Euskal Ikaskuntzen Institutua, 1996.

MITXELENA, L., «Acentuación alto-navarra», FLV, 23, 1976.

NAFARROAKO GOBERNUA, Nafarroako toponimia eta mapagintza, XXXII, Artzibar-Orotz Betelu, Iruñea, 1996.

RUBIO LÓPEZ, J., Guía de Navarra (9ª Edición), Pamplona, 1963, Imprenta La Acción Social.

SATRUSTEGI, J. M., «Bordel bertsularia», Donostia, Auspoa Liburutegia 45-46, Gráf. Izarra, 1965.

Argitaratuta
2012-06-30