Urretabizkaiaren eta Sarrionandiaren itzulpen-habitusak

  • Miren Ibarluzea Santisteban Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) [Espainia]
Gako-hitzak: euskal literatura, literatura itzuliaren eremua, Urretabizkaia, Sarrionandia, habitus

Laburpena

P. Bourdieuren arabera, gramatika unibertsal moduko bat da habitusa, barneratutako jarrera-sistema bat, zerikusia duena norberaren pertzepzioekin, pentsamenduekin, diskurtsoarekin, ekintzekin eta praktikekin. Euskal literatura itzuliaren eremuko parte dira Urretabizkaia eta Sarrionandia, eta, hortaz, habitus jakin bat dute, eremu sozioekonomiko, politiko eta kultural jakin bati lotutakoa. Bi idazleen itzulpen-habitusaz ariko gara hemen; alegia, bi idazleen itzulpen-ohiturez eta jarrerez, itzulpenarekin duten loturez, euskal itzulpengintzari egindako ekarpenez eta itzulpenak eurengan utzitako lorratzaz. Euren hizkuntzen ikasketa-prozesuaz, itzulpenarekin izandako loturaz, itzulpen-esperientziez, euskal itzulpengintzari buruzko iritziaz eta itzulpena fikzioan baliatu izanaz galdetu genien 2013an, eta orduan egindako galderen erantzunak jaso, azaldu eta elkarrekin erkatu ditugu artikulu honetan.

Estatistikak

102
##plugins.generic.usageStats.noStats##

Erreferentziak

Arrula, G., 2016a, Ekainaren 20ko saioaren kronika, <http://www.eizie.eus/Jarduerak/itzultzaile_berriak/iibb_kronika0620.pdf>.

Arrula, G., 2016b, Ekainaren 21eko saioaren kronika, linean: <http://www.eizie.eus/Jarduerak/itzultzaile_berriak/iibb_kronika0621.pdf>.

Arrula, G., 2016c, Ekainaren 22ko saioaren kronika, <http://www.eizie.eus/Jarduerak/itzultzaile_berriak/IIBB_kronika0622.pdf>.

Bourdieu, P.; Wacquant, L., 1992, Réponses: pour une sociologie réflexive, Paris, Editions du Seuil.

Ibarluzea, M., 2015, The Translation Habitus of Contemporary Basque Writers, Estudios de Traducción, 5, 59-75. https://doi.org/10.5209/rev_ESTR.2015.v5.49410

Jaka, A., 2012, Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan, Bilbo, Euskaltzaindia, Iker, 28. <http://www.euskaltzaindia.eus/dok/ikerbilduma/75892.pdf>.

Sarrionandia, J., 2013, Itzulpen-ohiturei buruzko galdetegiaren erantzunak, in M. Ibarluzea, Hamabost euskal idazle garaikideri itzulpen-ohiturei buruz egindako galdetegia, argitaragabea.

Urretabizkaia, A., 2013, Itzulpen-ohiturei buruzko galdetegiaren erantzunak, in M. Ibarluzea, Hamabost euskal idazle garaikideri itzulpen-ohiturei buruz egindako galdetegia, argitaragabea.

Vizcarra, F., 2002, Premisas y conceptos básicos en la sociología de Pierre Bourdieu, Estudios sobre Culturas Contemporáneas, VIII, 16, 55-68. <http://www.redalyc.org/articulo.oa?id=31601604>.

Argitaratuta
2016-12-27