Berastegi 1823: “Berso berriac”
Laburpena
Karlistaden garaiko bertsoak, bietakoak ere, aski ezagunak ditugu Aita Zavalak egindako bilketa eta azterketa lan ikaragarriari esker. Baina, realisten gerrateak ez zuen halako hotsik atera, ez eta orduko bertsoek ere. Bada, idazlan honetan, hain juxtu ere, hain ezaguna ez den gerrate hartako bertsopaper ezezagun batzuen azalpena egiten da, beren garaian eta giroan txertatu bidenabar, testua xehero aztertuz.
Berastegin apez izandako batek paratuak izan litezke bertsoak, hala adierazi digu, behintzat, bertsopaper honen zuztarrena eman digun Javier Salbarredi jaunak, baina, segurantzia osoz ezin esan.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2007 Patziku Perurena
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.