Axularren Gero liburuaren ale kasi birjinaleko “M” pleguaz
Laburpena
Aurreko mendeetako Euskal Literaturak aukera gutxi izan du liburuak irarkolan ezagutu ohi duen prozesuaz mintzatzeko; eta are gutxiago, idazleek bertara eramandako bertsioen eta ondoko zuzenketen berri emateko. Euskal Literaturako obra klasikoak oro har, eta, honen barnean, XVI-XVII. mendeetako denbora-leizean erdi galduak ditugunak batik bat, inprimatutako aleen bidez baino ezin mintza daitezke eskuarki. Lekukotasun hori, tamalez, inoren erreferentzia hutsera edo, hoberenean, edizioaren ale bakan batenera mugatu ohi da nahi baino gehiagotan. Eta honetan ez da desberdintasunik autore handien eta autore txikien obren artean, arlo horretan, nonbait, gure klasiko gehienak suertatu baitira idor. Guztiarekin ere, artikulu honek Euskal Literaturak eman duen idazle funtsezkoenaren obraz baliatu nahi izan du bazterturik ditugun liburuetan inoiz aurkikuntza bitxirik ere gerta daitekeela erakusteko eta, bidenabar, inprimatu aurrekoez eta bestelakoez ere hitz egiteko. Izatez, Axularrek idatzitako Gero liburuaren lehen ediziotik iritsi zaizkigun dozena eskas aleren artean, bada bat, Julio Urkixok gordea nahiz eta ez bereziki onetsia, non, besteak beste, gainerakoetan azaltzen ez diren hainbat gauza interesgarri agertzen baitira. “M” plegua edo koadernotxoa da horietako nabarmenena eta garrantzitsuena.
Estatistikak
Erreferentziak
AXULAR, 1643, Gero, G. Milanges, Bordele (Donostiako Koldo Mitxelena Kulturguneko ale bien signatura: J.U. 3376 CF 85) 22.
AXULAR, 1643, Gero, G. Milanges, Bordele (Faksimil edizioa: Euskaltzaindia, Bilbo, 1988).
GASKELL, Ph., 1998, Nueva introducción a la bibliografía material, Gijón.
MATERRE, E., 1623, DOTRINA CHRISTIANA, J. MILLANGES, BORDELE.
MICHEL, F., 1857: 1983, Le Pays Basque. Sa population, sa langue, ses moeurs, sa littérature et sa musique, Zarautz.
SALABERRI, P., prentsan, "Materreren 1623ko Dotrina christiana".
VINSON, J., 1891-1898: 1984, Bibliographie de la Langue Basque (Volúmenes I y II), Donostia (1891eko Essai d'une Bibliographie de la Langue Basque eta 1898ko Complément et Supplément liburuen edizio bateratua, eta J. Urkixoren oharrez hornitua).
XAHO, A., 1836, Voyage en Navarre pendant l'insurrection des Basques (1830-1835), orain in RIEV 20 (105-127, 182-206, 350-377 eta 466-493) eta 21 (98-152).
Egile-eskubideak 2007 Patxi Salaberri Muñoa
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.