Etxalarko usategiei buruzko gutunak

  • Pello Apezetxea Zubiri [Espainia]

Laburpena

Franko entzuna da Etxalarko Usategieta, bertako sarez egiten den uso ehiza motagatik. Nafarroa eta Lapurdi arteko mugan, Etxalar eta Sarako dermioetan, bietako jendeak dira partaide, sareak Etxalarkoan badaude ere, trapak Sarakoan baitira. Bi aldeetakoak dabiltzanez gero, nahitaezkoa dute harremana, elkarren lana edo baldintzak egokitzeko eta hitzartzeko. Harremanetarako bide eta tresna, XIX mendean, elkartzea zen, horretarako hautatua zuten mugako Nabarlatsa lekuan, edo eta gutunak igortzea konfiantzako mezularien bidez. Hauexek ditugu irakurgai gaurko honetan. Etxalarko Francisco Javier Berrueta eta Victoriano Arribillaga dira Etxalartiko gutunen idazleak; Saratikoak, berriz, Ithurbide, Bernardo Dihursubehere eta Etchatsek idatzi zituzten, 1826-1865 urteetan.

Estatistikak

46
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2006-12-31