Zenbait euskal testu Nafarroan XVII. mendean
Laburpena
Nafarroako Auzitegi Orokorreko XVII. mendeko bi dokumentutan agertzen diren euskal testuak jaso dira artikulu honetan. Lehen dokumentuan, 1645eko uztailaren 13a eta 1648ko maiatzaren 30a bitartean buruturikoa eta Burunda haranean gertatutako auzi bati buruzkoa, berrogeita hamabost testu edo hitz euskaraz jaso dira. Bigarrenean, 1602 urtean egindakoa eta Lizarra aldeko Arizaletako jauregi bati buruzkoa, bi testu baino jaso ez badira ere, hauexek aurreko dokumentuan baino osoagoak ageri zaizkigu, perpausaren egiturari dagokionez, behinik behin.
Lehen dokumentuko testu bakoitza ondorengo eredua jarraituz izan da jasoa: testuak dokumentuan duen kokapena (orrialdea), testua bera, testuingurua, batuko ordaina, egungo burunderako ordaina eta iruzkin dialektologikoa. Bigarren dokumentuko bi testuak ere ia modu berean jaso dira, Burundako hizkeraren ordaina eman gabe, jakina.
Estatistikak
Erreferentziak
AXULAR, P., Gero, Juan Flors, Barcelona, 1964.
BERIAIN, Juan, Tratado de cómo se debe oyr missa escrito en romance y bascuence, 1621.
CAMINO LERTXUNDI, Iñaki (arg), Nafarroako hizkerak, UEU, 1997.
CAMINO LERTXUNDI, Iñaki, Hego-Nafarrera, Gobierno de Navarra, 2003.
ERDOZIA, Jose Luis, Sakana erdialdeko euskara, Nafarroako Gobernua, 2001.
ERDOZIA, Jose Luis, "Bakaikuko hizkera", FLV, 90, 2002.
ETXEPARE, Bernard, Linguae Vasconum Primitiae, Euskaltzaindia, 1995.
LIZARRAGA ELKANOKOA, Joakin, Doctrina Christioarén Cathechima, Euskaltzaindia -Nafarroako Gobernua, 1979.
LIZARRAGA ELKANOKOA, Joakin, Urteko igande guzietarako prediku laburrak, Euskaltzaindia, 1990.
MIKOLETA, Rafael, Modo breve de aprender la lengua Vizcayna, (1653), in Euskal Literaturaren antologia, Elkarlanean-Ikastolen Elkartea, 1998.
PEREZ DE LAZARRAGA, Joan, Dianea & Koplac, (Madrid 1567), Erein, 2004.
JIMENO JURIO, J. M. et alii, NTEM IX, TRACASA, Nafarroako Gobernua.
UEU, Euskal dialektologiaren hastapenak, 1987.
ZUAZO, Koldo, "Burundako hizkera", ASJU, XXVIII, 1995.
Egile-eskubideak 2005 José Luis Erdozia Mauleón
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.