Sakanerak
Laburpena
Oraingo honetan, Sakana osoan (Ziorditik Irurtzunenarino) baliatzen den euskara ez estandarizatuaren ezaugarriak bildu eta erkatu dira, bi eremu nagusi bereizi direlarik orokorrean: Burundako harana mendebaldean, alde batetik; eta Sakana erdialdea (‘Barranca’) eta Arakil, beste aldetik. Eta erkaketaren ondorioak nabariagoak izan daitezen, eremu bakoitzeko mugako hizkeren ezaugarriak ere azaldu dira. Bakaikuko zenbait ezaugarri jasoak daude, Burunda eta Sakana erdialdearen arteko zubi-lanak egiten dituelako hizkera honek; eta, bestalde, Irañetako ezaugarriak gehienbat eta Urritzolako beste zenbait ere azaldu dira. Lehen herriak, Irañetak, Sakana erdialdeko ekialdean bizirik dagoen azken hizkera baliatzen du. Bigarrenak, Urritzolak, berriz, Arakil haraneko azkenetariko lekukotasuna utzi digu.
Estatistikak
Erreferentziak
ERDOZIA, J. L., Sakana erdialdeko hizkera, Nafarrako Gobernua, 2001.
ERDOZIA, J. L., "Bakaikuko hizkera", FLV, 84, 2003.
ERDOZIA, J. L., "Irañetako hizkera", FLV, 87, 2004.
ERDOZIA, J. L., Sakanako hiztegi dialektologikoa, Euskaltzaindia, 2004.
MELERO, Mikel eta MUGICA, Matías, Nafarroako euskara, CD-Rom, Nafarroako Gobernua, 1984.
SATRUSTEGI, J. M., "Arakil aldeko euskara", FLV, 81, 1999.
URQUIJO, J., "Cartas escritas por el príncipe L.-L. Bonaparte a algunos de sus colaboradores", RIEV, 2, 1910.
ZUAZO, K., "Burundako hizkera", ASJU, XXVIII, 1995.
ZUAZO, K., "Euskalkiak gaur", FLV, 78, 1998.
ZUAZO, K., Euskalkiak, herriaren lekukoak, Elkar, 2003.
Egile-eskubideak 2005 Jose Luis Erdozia Mauleon
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.