Gramatikalizazio-prozesu bat: Baina enklitikoa

  • Karmele Rotaetxe Amusategi Hizkuntzalaritza Orokorreko Unibertsitate-Katedraduna, UPV/EHUan. (Leioa) [Espainia]

Laburpena

Azterlan honek proposatzen du -Baina enklitikoa deritzan euskal unitatea eskala batean sailkatzea, non tarteko lekua hartuko lukeen baina juntagailuaren eta kontzesiorako menderagailuen artean. Hipotesi hau justifikatzeko, aipatutako unitatea aztertzen da bere ezaugarri semantiko eta formalen bidez. Portaera fonikoa eta distribuzioaren portaera bezalako probek agerian uzten dute ez dela juntagailua, baina juntagailuaren idatzitako forma bera badu ere. Baina beste proba formal batzuk ikusita, ezin da -baina enklitikoa menderagailuen artean kokatu, nahiz eta bere esangurak kontzesio menderakuntzaerlazioa adierazten duen. Horregatik esaten da [–juntagailu], [–menderagailu] elementua dela. Azpimarratzen da -baina enklitikoak duen mugikortasuna esaldiko elementu ezberdinei eransteko, eta ez bakarrik aditz jokatuei, menderagailu kasuetan jazoten denez. Propietate honen azalpena gramatikalizazio prozesu batean bilatu behar dela aipatzen du ikerlanak. -Baina enklitikoak gramatikalizazio prozesu batean sartuta izanez gero, baina juntagailua baino gramatikalagoa da baina kontzesio-menderagailuak baino gutxiago. Antzeko prozesua katalanez ere ematen da, non bukatuta dagoen; euskaraz, ordea, amaitu barik dugu.

Estatistikak

32
##plugins.generic.usageStats.noStats##

Erreferentziak

BOSQUE, I.; Demonte, V., eds. (1999), Gramática descriptiva de la lengua española, Madrid, RAE.

CUENCA, Maria Joseph (1992-93), "Sobre l'evolució dels nexes conjuntius en català", Llengua i Literatura, 5, 171-213.

EUSKALTZAINDIA (1989), Orotariko Euskal Hiztegia (OEH), III alea, Bilbo.

EUSKALTZAINDIA (1994), Euskal Gramatika: Lehen Urratsak IV (Juntagailuak), Bilbo.

EUSKALTZAINDIA(1999), Euskal Gramatika: Lehen Urratsak V (Mendeko perpausak-1), Bilbo.

EUSKALTZAINDIA(prentsan), Euskal Gramatika: lehen Urratsak VI (Mendeko perpausak-2), Bilbo

FLAMENCO GARCÍA, Luis (l999), "Las construcciones concesivas y adversativas", in BOSQUE, I.; DEMONTE, V., eds. (1999), tomo III, 59.

GIACALONE RAMAT, A. and HOPPER PAUL, J. (1998), The limits of Grammaticalization, Amsterdam, J. Benjamins. https://doi.org/10.1075/tsl.37

GIVON, Talmy (1979), On understanding Grammar, New York, Academic Press.

HOPPER, P. J. and TRAUGOTT, E. C. (2003 [1993]), Grammaticalization, Cambridge University Press. https://doi.org/10.1017/CBO9781139165525

MARTINET, André (1990), "La synchronie dynamique", La Linguistique, 1990, 13-23.

MEILLET, Antoine (1958), Linguistique historique et linguistique générale, Paris, Champion (Collection Linguistique publiée par la Société de Linguistique de Paris 8).

MORENO CABRERA, Juan Carlos (1998), "On the relationships between gramaticalization and lexicalization", in Anna GIACALONE RAMAT and Paul J. HOPPER, 211-227. https://doi.org/10.1075/tsl.37.10mor

ROTAETXE AMUSATEGI, Karmele (2004), "-(E)ta enklitikoa sailkapen eskalarrean", FLV, 95, 1-25.

VILLASANTE, Luis Fr. (1976), Sintaxis de la oración compuesta, Oñati, Edit. Franciscana Aranzazu.

Argitaratuta
2005-04-30