Zaraitzuera aztertzeko ekarpen berriak (7 – Orontze)

  • Koldo Artola Donostiako ARANZADI Zientzi Elkarteko Etnografia Mintegikoa [Espainia]

Laburpena

Zaraitzuko euskararen azterketarekin jarraituz, oraingo saio honetan duela zenbait urte Orontze herriko bi laguni bildu genizkion datu batzuk, esaldiak eta ahozko testuak bereziki, hona ekartzen saiatu gara. Herri honetan bildu genuen informazioa, Ezkarozen eskuraturikoarekin gertatu zitzaigun bezala, inguruko beste batzuetan jasotakoa baino urriagoa izatean, saio bakar batean ematen dugu. Testuotan, besteak beste, duela mende erdi inguru desagerturiko almadien mugimenduekiko aipamenak agertzen dira eta baita agertuko ere, zehaztasun handiagoz gainera almadiaren beraren zehaztapenari dagokionez, Espartzako euskarari eskainiko dizkiogun saioetako batean. Zaraitzuko euskara, laburpen hauetan esan ohi dugun moduan, Louis-Lucien Bonaparte printze euskaltzaleak egindako mapa zoragarrian ekialdeko behe-nafarreraren esparruan kokaturik agertzen da, horretarako arrazoi nagusienetarik bat, antza, errespetuzko alokutibotasunaren erabilera izaki, ekialdeko euskalkien ezaugarri.

Estatistikak

32
##plugins.generic.usageStats.noStats##

Erreferentziak

ALZOLA GEREDIAGA, N., "Una carta de D. Pedro José Samper, Vicario de Jaurrieta, dirigida al Príncipe Luis Luciano Bonaparte", Príncipe de Viana, 19, 72-73, Iruñea, 1958.

ARANA, A., Zaraitzuko Hiztegia, Nafarroako Gobernua eta Hiria Liburuak, 2001.

ARTOLA, K., "Zaraitzuera aztertzeko ekarpen berriak" (1, 2, 3, 4, 5 eta 6), FLV, 91, 92, 93, 94, 95 eta 96, 2002-4.

AZKUE, R. M. de, Diccionario vasco-español-francés (repr. facsímil), Edit. La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbao, 1969.

IRIBARREN, J. M., Vocabulario navarro (nueva edición preparada y ampliada por Ricardo Ollaquindia), Institución Príncipe de Viana, Iruñea, 1984.

Argitaratuta
2004-12-31