Zaraitzuera aztertzeko ekarpen berriak (6 – Ezkaroze)

  • Koldo Artola Donostiako ARANZADI Zientzia Elkarteko Etnografia Mintegikoa [Espainia]

Laburpena

Zaraitzuko euskarara aztertuz jarraitzean, oraingoan seigarren zenbakia eman diogun saio honetan Ezkarozeko herrian aspaldi bilduriko materialak, bereziki esaldiak eta ahozko testuak, ekarri ditugu hona. Herri honetan bildu informazioa inguruko beste batzuetan jasotakoa baino urriagoa izatean saio bakar batean eman ahal izan dugu guztia; haatik, besterekiko urritasun honek halako kontrapartida bat izan du: informatzaile izan ditugun bi andereak hiketan mintzatu dira oro har beren artean, honek, gure ustez, zaraitzuera zein egoeratan dagoen kontuan izanik, berebiziko garrantzia duela. Zaraitzuko euskara, behin baino gehiagotan esan dugun moduan, Louis-Lucien Bonaparte printze euskaltzaleak egindako mapa zoragarrian ekialdeko behe-nafarreraren esparruan kokaturik agertzen da, horretarako arrazoi nagusienetarik bat, antza, errespetuzko alokutibotasunaren erabilera izaki, ekialdeko euskalkien ezaugarri.

Estatistikak

25
##plugins.generic.usageStats.noStats##

Erreferentziak

ARANA, A, Zaraitzuko Hiztegia, Nafarroako Gobernua eta Hiria Liburuak, 2001.

ARANZADI ZIENTZI ELKARTEA - ETNOLOGIA MINTEGIA, Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa (EAEL), I eta II, Donostia, 1983 eta 1990, hurrenez hurren.

ARTOLA, K., "Erronkariko uskararen azken hatsak… eino're!!", FLV, 25, 1977.

ARTOLA, K., "Fidela Bernat anderea, euskal hiztun erronkariarra" (I), FLV, 58, 1991.

ARTOLA, K., "Zaraitzuera aztertzeko ekarpen berriak" (1, 2, 3, 4 eta 5), FLV, 91, 92, 93, 94 eta 95, 2003-2004.

AZKUE, R. M. de, Diccionario vasco-español-francés (repr. facsímil), Edit. La Gran Enciclo pedia Vasca, Bilbao, 1969.

ECHAIDE ITARTE, A. M., Erizkizundi Irukoitza (Euskara 1925), Iker - 3, Euskaltzaindia, 1984.

IRIBARREN, J. M., Vocabulario navarro (nueva edición preparada y ampliada por Ricardo Ollaquindia), Institución Príncipe de Viana, Pamplona, 1984.

MITXELENA, K.: "Un vocabulario aezcoano, salacenco y roncalés preparado por el príncipe Bonaparte", Boletín de los Amigos del País, Donostia, 1958.

SANZ ZABALZA, F., Maderistas y almadieros del Roncal - 1945-1955, Copia, 1993.

SATRUSTEGI, J. M., Euskal testu zaharrak - Zaraitzu (1780), Euskaltzaindia, 1987.

YRIZAR, P. de, Morfología del verbo bajo navarro oriental (I), Euskaltzaindia, 1999.

Argitaratuta
2004-08-31