Toponimia vasca en la comarca de Belorado (Burgos)

  • Rufino Gómez Villar Catedrático de Física y Química. Estudioso de la comarca de Belorado [Espainia]

Laburpena

Lan honek Tirón eta Urbión ibaien eta Oca ibaiaren (Burgos) arteko ibar garaietan bildutako euskal toponimia berezia aztertu du. Toponimia horren bidez, egileak euskara-gaztelera elebitasunaren hipotesia proposatu du, inguru hartan mantendu omen zena erdi aroaren azken mendeetaraino. Artikuluak euskal toki-izen asko eta asko aipatu ditu, eta, horrez gain, hizkuntza gaietan ere sakondu du, adibidez, hasierako euskal hitzen hibridazioa, itzulpena edo, besterik gabe, ordezkapena eta, are garrantzi handiagoa duena, era berean sakondu du gertakari historiko horrek eragindako gogoeta intelektualetan

Artikuluan esaten da euskal jatorriko ehunka hitz horiek iraun dutela eremu horretan barrena badirelako lur komunal aunitz. Halaber, lanak lurralde txiki bateko herrixken euskal izenak argitu ditu, hainbat iturri dokumentaletan eta, batez ere, Donemiliaga Kukulako izkribu zaharren irakurketa berrian oinarriturik. Lurralde txiki hori Beloradoko eskualdearen hegoaldean dago, Demanda Mendiaren begiradapean: San Vicente Ibarra.

Estatistikak

106
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2003-04-30