Olaizko euskal eskuizkribuak
Laburpena
Lan honetan Nafarroako Olaitz herrian (Olaibar) gorderik dauden eskuizkribu batzuen hizkera-azterketa egiten saiatu gara. Saiakera, bereziki, eskuizkribuok aurkezten dituzten hizkera-moeta desberdinei begira egin dugu, L. L. Bonapartek Olaibarko barietatea deitu zuen hizkerari (Atarrabiako herriak gehi Olaibar, Odieta eta Ezkabarte ibarrek osaturikoa) zein neurritan egokitzen zaizkion ikusteko, ondorioa ezezkoa izan delarik. Hots, dokumentu batzuk, agi denez, hortik kanpokoak izateaz gainera, hurbilekoak izatearen itxura dutenek ere ez dute Olaibarko barietatea garbiro ordezkatzen. Edozein kasutan, aipatu azterketa egin izanak aukera eman digu barietate honekin zerikusia duten beste zenbait ezaugarriri buruz iruzkin batzuk egiteko.
Estatistikak
Erreferentziak
APECECHEA PERURENA, J.: Joaquín Lizarraga Elkanokoaren Doctrina Christioarén Cathechima (I, Fede christioarén gáin, 1803). Diputación Foral de Navarra (Institución Príncipe de Viana) eta Euskaltzaindia, Pamplona, 1979.
ARANZADI ZIENTZI ELKARTEKO ETNOLOGI MINTEGIA: Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa (EAEL I, 1983 - EAEL II, 1990), Donostia.
ARTOLA, K.: Ezkabarteko euskara, Iruñeko udal dermioaren ondokoa, Celedonia Zenoz andrearen ahotan (Aingeru Irigaray zenari eskaini omenaldi-liburuan), Eusko Ikaskuntza, 1985.
ARTOLA, K.: "Hegoaldeko goi-nafarreraren azentua (hurbiltze-saiakera)", FLV, 60, 1992.
AZKUE, R. M. de: Diccionario vasco-español-francés (repr. facsímil), Edic. La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbao, 1969.
BONAPARTE, L. L.: Carte des sept provinces basques, montrant la délimitation actuelle de l'euskara et sa division en dialectes, sous-dialectes et varietés, Londres, 1863.
DIEZ DE ULZURRUN, P.: "El catecismo manuscrito de Maquirriain de 1828", Euskera, V, 1960.
GAMINDE, I.: Aditza Ipar Goi Nafarreraz (hiru liburuki), Udako Euskal Unibertsitatea, Iruñea, 1985.
INZA, D. de: "Naparro'ko aditz-laguntzallea. Zuketako esakeran", Euskera, II, 1921.
IRIGARAY, A.: Nuevos documentos para el estudio del vascuence alto navarro meridional, Diputación Foral de Navarra, Institución Príncipe de Viana, Pamplona, 1966.
IRIGARAY, A (A. Apat-Echebarne deiturapean): Noticias y viejos textos de la 'lingua navarrorum', Sdad. Gipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, S.A., Donostia, 1971.
IRIGARAY, A (A. Apat-Echebaren deiturapean): Una geografía diacrónica del Euskara en Navarra, Colección Diario de Navarra, Pamplona, 1974.
SATRUSTEGI, J. M.: Euskal testu zaharrak I, Euskaltzaindia, Iruñea, 1987.
SATRUSTEGI, J. M. "Olaibarko euskal bertso papera", FLV, 84, 2000.
YRIZAR, P. de: Contribución a la dialectología de la lengua vasca, I, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, Donostia, 1981.
Egile-eskubideak 2001 Koldo Artola

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.