Etxarri-Aranazko dotrina. Sakana ekialdearekiko alderaketa

  • José Luis Erdozia Mauleón Ertainetako irakaslea [Espainia]

Laburpena

1869an, Bonaparte Printzeak euskara zortzi euskalki eta hogeitabost azpieuskalkitan sailkatu zuen, eta sailkapen hori gauzatzeko orduan, garrantzi handia izan zuten bere laguntzaileek hizkera desberdinetan moldatu edo itzuli zizkioten dotrinek. Eta horien artean, Sakana erdialdeko bi herrietako hizkeretara itzulitako bi ditugu: Uharte-Arakilgoa eta Etxarri-Aranazkoa. Eta horietan agertutako ezaugarrien arabera, bi herrietako hizkerak erreferentziatzat hartu zituen, Uharte-Arakilgoa Ipar Goi-Nafarreraren barruko Arakilgo azpieuskalkikoa, eta Etxarrikoa Gipuzkeraren barruko Nafarroako azpieuskalkikoa, Burundakoarekin batera. Lehenak, Uhartekoak, ondo islatzen du herri horretako eta inguruko hizkera, baina bigarrenak, aldiz, ez du horrelakorik egiten, sarritan bertako hizkerako ezaugarriez ahaztu eta gipuzkerarenak erakusten dituelarik. Eta hauxe erakutsi nahi du, hain zuzen, Etxarriko dotrinari buruzko artikulu honek. Bestalde, Satrustegi euskaltzainak duela gutxi argitaratu dituen Sakana erdialdearen aldamenean dagoen Arakil haraneko sermoien azterketa dialektologikoa ere burutzen da artikuluaren bukaeran.

Estatistikak

32
##plugins.generic.usageStats.noStats##

Erreferentziak

ARAKAMA, Josemari: Uharte-Arakilgo dotrina, ASJU-ren gehigarriak, 28-2 zb., 1994.

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA: Bonaparte ondareko eskuizkribuak, Gipuzkera 5, 1993, 2957-2993 Iparraldeko Goi-Nafarrera 2, 1995, 600-633).

DIEZ DE ULZURRUN, Pedro: El catecismo manuscrito de Maquirriain de 1828, Euskera V, 1960, 377-403.

ERDOZIA, Jose Luis: Bitoriano Huiziren "Manual de Gramática Bascongada", FLV 82, 523-533. 1999.

ERDOZIA, Jose Luis: Erizkizundi Irukoitza Sakana erdialdean, FLV 83, 53-72. 2000.

GAMINDE, Iñaki: Aditz Etikoa, AEK, 1984.

GAMINDE, Iñaki: Aditza: Ipar Goi Nafarreraz, UEU, 1985.

HUALDE, J.I.: Basque Phonology, 1991.

INZA, Dámaso: Napa'roko aditz-laguntzalea zuketazko esakeran, Euskera II-III, 1920-1921.

IRIZAR, Pedro: Morfología del verbo auxiliar guipuzcoano, Euskaltzaindia, 1991.

IRIZAR, Pedro: Morfología del verbo auxiliar alto navarro meridional, G.N. y Euskaltzaindia, 1992.

KARASATORRE, R; ERDOZIA, J.L.; ULAIAR, E.: Etxarri-Aranatzko euskara eta Arañaz Elkarteko hiztegia, Altaffaylla, 1991.

KARASATORRE, Rafael: Barranca-Burunda, 1993.

MITXELENA, Koldo: Fonética Histórica Vasca, ASJU-ren gehigarriak, 1985.

MARTINEZ MORENTIN: Sermoiak, F.L.V. 15, 1973, 369-390.

MELERO, M.; MUGICA, M.: Nafarroako euskara, CD-ROM, 1997.

NAFARROAKO GOBERNUA: Nafarroako euskaldunen mintzoak I-II, Euskalerria Irratia, 1990.

ONDARRA, Francisco: Catecismo del siglo XVIII en vascuence de Uterga, F.L.V. 35-36, 1973).

OÑEDERRA, L.: Euskal Fonologia. Palatalizazio asimilazioa eta hots sinbolismoa, EHU, 1990.

PAGOLA, Rosa Miren et alii : Euskalki literarioak, 1992.

SATRUSTEGI, J.M.: Arakil aldeko euskara, F.L.V. 81, 343-358, 1999.

SATRUSTEGI, J.M.: Textos dialectales de documentos religiosos vascos, F.L.V. 48, 1986, 289-314.

UEU: Euskal dialektologiaren hastapenak, 1987 (EDH).

URQUIJO, J. de: Cartas escritas por L.L. Bonaparte a algunos de sus colaboradores, RIEV II, 1908-1910.

ZUAZO, Koldo: Burundako hizkera, ASJU, 28, 297-364, 1994.

ZUAZO, Koldo: Euskalkiak gaur, F.L.V. 78, 191-234, 1998.

Argitaratuta
2001-04-30