Axularren testu-zorrak
Laburpena
Artikulu honetan Axularek Gero liburua idazteko erabili bide zituen autore bi identifikatzeko saio bat aurkezten da. Horrela, Materreren Doctrina Christianako pasarte zenbaitekin Axularrek erakusten dituen testu kidetasunetan oinarrituz, urdazubiarrak batik bat bere obraren hasierako gomendiozko gutun eta hitzaurre modukorako erabili zuela ondorioztatzen da. Baina frantziskotarraren erabilera logikotasunaren eta espero zitekeenaren esparrukoa bazen ere (Axular haren aztertzaile eta examinatzailea izan baitzen), harrigarriago dirudi lehen begiradan Leizarraga kalbinistaren presentziak apaiz katoliko kontrarreformista baten obran. Guztiarekin ere, Axularrek Testamentu Berritik hartzen dituen aipamen askok Leizarragaren euskal bertsioaren eragina uzten dute agerian. Testuon zerrenda bar eransten da.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2000 Patxi Salaberri Muñoa
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.