Rudolf Trebitsch: Euskal hizkuntzaren eta musikaren grabazioak (1913)

  • Marcelo Miguel López de Arana Arrieta Ingeles Filologian lizentziatua eta ingeles irakaslea [Espainia]
  • Inaxio López de Arana Arrieta Euskal Filologian lizentziatua eta itzultzailea [Espainia]

Laburpena

1913ko udan, Vienako Zientzietako Akademia Inperialaren aginduz, bertako kide bat, Rudolf Trebitsch etnologo ospetsua, Euskal Herrira etorri zen. Lehenago ere Irlandan, Galesen, Ingalaterran, Bretainian, Eskozian eta Laponian ibilia zen hizkuntzalaritzari eta etnografiari buruzko datuak biltzen. Bi eremuotan, inondik ere, Euskal Herriak aparteko xarma izango zuen Rudolf Trebitschen begien aurrean, bai euskalkien aniztasunagatik, bai bertoko ohituren antzinatasunagatik. Bere bilketa-lana burutzeko, gramafono batez baliatu zen; euskalki guztien laginak lortu zituen, bai eta erronkariarenak ere, euskalki hori dagoeneko desagertu bada ere. Hauexek ditugu, ezbairik gabe, euskaraz dauden grabaziorik zaharrenak eta Vienako Artxibo Fonografikoan daude, baina 1984. urteaz geroztik Bilboko Azkue bibliotekan eskuragarri ditugu haien kopiak. Orobat, kanta eta doinu asko grabatu zituen, orduko euskal musikaren erakusgarri. Etnologoa zenez gero, zenbait tresna berton hartu eta Austriara eraman zituen, hala nola, etxeko tresnak, ehizatzekoak, arrantza egitekoak, jantziak etab. Vienako Etnologi Museoan Euskal Herriari buruzko sail bat eratze aldera.

Estatistikak

55
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1998-04-30