Elantxobeko ahozko narrazioak

  • Iñaki Gaminde UPV. EHU. [Espainia]

Laburpena

Artikulu labur honetan Elantxoben jasotako ahozko narrazioen eredu batzuk ematen ditugu. Gaiei dagokionez, ipuinak, siniskerak, pasadizuak eta txisteak behintzat aurkezten ditugu. Balio literario eta etnografikoetan sartu barik, esan dezakegu, era honetako testuetan, bertako euskalkiaren ezaugarri nagusiak isalatzen direla oso ondo. Euskalkiaren berezitasun linguistikoez gain, kontaeraren ahozko ezaugarri nagusiak ere biltzen dira. Horrexegatik beragatik justifikatzen da euron argitalpena, izan ere, ahozko euskararen gramatikaren arauak deskribatzeko material baliagarria ematen digute. Jatorrizko testuaren transkripzioaren aldamenean euskara batuaren bertsioa ere paratu dugu ulergarritasuna bermatzekotan.

Estatistikak

33
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1997-12-31