Pour une évaluation des critères internes de fragilisation d'une langue: le cas du basque souletin
Laburpena
Mehatxupean dauden hizkuntzak aztertu dira, batez ere, kanpoko kausalitatea deritzan ikuspegitik. Enfokea, beraz, etnolinguistikoa, soziolinguistikoa edo psikolinguistikoa da gehien bat. Gertaera linguistikoak ere izan daitezke hizkuntza horiek jasaten ari diren ahulketaren seinalea, eta gertaera haiek aztertzeak lagundu ahal digu barneko irizpideen giltzarria hobetzeko eta doitzeko orduan. Hori guztia tipologia baten ikuspegian. Ikuspegi horretatik, zubererak, desagertzeko zorian dagoen euskalkiak, honako ezaugarriok ditu: ez du lexikorik sortzen; frantsesera jotzen du euskal baliokidea erabili beharrean; sintaxia gero eta sinpleagoa da; kalko sintaktikoa ugaritzen ari da; espresibitate eta modalizazio maila galtzen ari da. Gora-beherak eta zalantzak fonemei dagokienez, maileguak eta sistema fonologikoaren garapena, aitzitik, ez dira irizpide konbentzigarriak, auzi honi dagokionez.
Estatistikak
Egile-eskubideak 1997 Jean-Baptiste Coyos

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.