Iruñeko toponimiaz (I)
Laburpena
Artikulu hau J. M.ª Jimeno Juríok bildutako materialetan oinarritua dago, eta ikerketa zabalago baten zatia da. Lanak hiru atal nagusi ditu: lehenean lruñeko toponimian aurkitzen ditugun euskal atzizki eta atzizki ustezkoak aztertzen dira; bigarrenean hiriburuko toponimian azaltzen diren generiko erdaldunak zerrendatzen dira, eta berauen euskarazko kideak ematen, adibideak eta lekukoak bereziki Iruñeko eta lruñerriko leku-izenetatik hartuak direlarik. Hirugarren atalean lruñeko toponimoetan agertzen diren euskal posposizioak iruzkintzen eta aztertzen dira, erdarazko baliakideak emanez. Hurrengo artikulu baterako gelditzen da Iruñeko leku-izenik gatazkatsuenen azterketa.
Estatistikak
Egile-eskubideak 1993 Patxi Salaberri Zaratiegi
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.