Izabako lekuizenak
Laburpena
Izabako udaletxeko artxibategian gordetzen den Abolengo Liburuko lehenengo alean aurkitu ditugun toponimoak argitara ematen ditugu. Euskal erroa duten horiei lehentasuna eman bazaie ere erdal kutsuko asko tartekatzen dira (Batan, San Julian) herri honetako toponimian duten berebiziko garrantziarengatik. Maiztasunen azterketa bat ahalbidetzeko toponimo guztiei orrialde azpiko ohar bana erantsi zaie, bertan zein orrialdetan eta zenbat aldiz agertzen den aipatzen delarik. Noizean behin, Protokoloen Artxibategiko agirietan aurkitu ditugun aipuak eskeintzen dira toponimoa berriak zaharrekin alderatzeko. Eskuarki aztertu diren karpetak hauexek dira: Erronkariko Notaritzako 4.a (1590-1593; Miguel Punt notariak egina) eta 7.a (1563-1569; Hernando George notariak egina). Honako lan honetan toponimo hutsak, etorkizun dagoen tesiaren oinarri eta erreferentzi-puntuak, aurkezten ditugu; noizbait toponimoei buruzko zenbait komentario eskeintzen baditugu ere, hau ez da artikuluaren xedea; hauxe, honen ondorioz iritsiko zaigu.
Estatistikak
Egile-eskubideak 1993 Juan Carlos López-Mugartza
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.