Tratado de métrica vasca (1872)

  • Patxi Altuna Profesor Catedrático de Literatura Vasca, Univ. de Deusto [Espainia]

Laburpena

Euskal bertsogintzaren muina aztertu nahi izan du lan honetan aita Jose Ignazio Arana azkoitiarrak, lehengo mendean bizi eta hil zenak († 1896 Oñan), Bonaparteren, Duvoisinen, Sabino Aranaren eta bere garaiko euskaltzale handienen adiskide izanak. Ez zuen lan horretarako laguntza handirik aurkitu bera baino lehenagokoen ikerlanetan. la dena bere baitatik atera zuen, eta halere gaur oraindik alde askotatik balio duen eta balioko duen ikerketa da. Gutxi gorabehera hogeita bost bertsogileren bertsoak aipatzen ditu, hasi XV. mendetik eta bere garaikoak arte. Esango nuke bestetandik ezagutzen ez genuen bat edo beste ere aipatzen duela. Bizpahirutan norenak diren esan gabe bere bertsoak ere bai, bertsogilea baitzen eta ez guztiz traketsa. Lan hau bere garaian argitaratu balitz, ez zukeen arrakasta txikia izango.

Estatistikak

29
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1992-04-30
Atala
Artikuluak