Do.i atzizkiaren ondorengoak Nafarroan

  • Patxi Salaberri [Espainia]

Laburpena

Lan honetan -doi atzizki multzokariak Nafarroan duen banaketa geografikoaren azterketa egin nahi izan dugu, erresuma zaharrean erabiltzen diren aldaerak ikusiz, eta aldaera bakoitza azaltzen den haran eta herriak zein diren zehaztuz.

Behialako forma silababikoaren ondorengoen artean hedadura gehien duen – di/-ti dugu, hau Iparralde eta Gipuzkoatik Artaxonaraino, eta Ziorditik Agoitz inguruetaraino ibili izan delarik; -doi/-toi Mitxelenak dioenez ekialdeko aldaera dena, Zaraitzu, Erronkari eta Urraulgoitin erabilia; -dui/tui- ekialde nahiz mendebaldekoa, eta hondar honen aldaera den –du/-tu.

Emandako datuak zatikako lau mapatan eta mapa orokor batean isladatzeaz gain, atzizki honekin agertu ohi diren oinarrien sailkapen txiki bat ere egin dugu.

Estatistikak

19
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1991-07-31