A propósito del catecismo vasco de Ubillos

  • Luis Michelena [Espainia]

Laburpena

Hemen argitaratutako orriak Koldo Mitxelena zenaren langaietatik jasoak dira. Ubillosen Christau doctriñ berri-ecarlea-ren azterketa egiten du lehenik, hiztegian eta grafian batez ere Iparraldeko euskal idazleen kutsua azpimarratuz.

Bestalde, x, j, g, nahiz s, x, hizkiek hegoaldeko euskalkietan dituzten aldaketak eta berorien ebakera desberdinak aipatzen ditu, Larramendi, Agirre Asteasukoa, Moguel eta Fr. Bartolomeren-gandik jasotako adibide batzurekin.

Azkenekoz, «Eraskin gisa» izeneko idazlan ezaguna, jatorrizko bere izkributik hartu da, Ubillosi buruz esandakoen inguruan.

Horrela FLV-ek oroigarri bat eskaintzen dio J. A. Ubillosi bere heriotzaren bigarren mendeurrenean, Koldo Mitxelenari esker ona agertuz denbora berean.

 

Estatistikak

51
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
1989-12-31