El cielo en mentalidad vasca de cazador y de agricultor
Laburpena
Egileak, Aldizkariaren aurreko zenbakian argitaratutako lan batez interesaturik (José M. Satrustegiren «Lexicología Vasca del Tiempo»), bere ikuspuntuak azaltzen ditu. Hizkuntz ikerketan gure artean indoeuroparrez bakarrik ihardun ohi dela, nekazariaren kulturatik, Neolitikoaren bukaeratik, abiatuz, bera, ordea, preindoeroparrean kokatzen da, hori baino lehenagokoan, gure Prehistoria artistikoko ehiztariaren kulturan. Honela bi begirada mota bereizten ditu, bata arro-ren ARR erroaz zerura begiratzen duen gure ehiztariarena, zerua Ama-hutsune haunditzat hartzen duena, eta bestea uraren UR erroaz begiratzen duena. Urte-n ageri den UR hori, ARR-etik egindako lekualdatze semantikoz egiten dela, ARTe-tik URTe-ra, bere jatorrizko edukin sakratu guztian, hots, zeru osoa, urte ezin dela urarekin loturik egon urtea adierazteko. Bere lan metodotzat aipatzen du Friedrich, Chicagoko eskolakoaren Kode Smantikoarekin osotara bat datorren erro-azterbide bat.
Estatistikak
Egile-eskubideak 1989 Jorge Oteiza

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.