Películas de carretera jacobeas: el caso de El camino de Emilio Estevez [Donejakue bideari buruzko filmak: Emilio Estévez-en El camino filmaren kasua]

  • Carmen Indurain Eraso Universidad Pública de Navarra [Espainia]
Gako-hitzak: Donejakue bideari buruzko zinema, road movie filmak, konbentzio generikoak

Laburpena

Artikulu honen xedea da aztertzea nola erakusten diren Mendebaldeko Pirinioak mugako jokaleku moduan zinema genero transnazional nagusian, errepide zineman. Donejakue bideari buruzko zinema aztertu nahi da, errepide zinemaren kasu berezi eta atipiko bat delako, Espainian kokatua. Santiagorako erromesaldiari buruz mende batean egindako zinemaren historia, izan duen arrakasta eta errepikatzen diren gaiak laburtu ondoren, azterketak Emilio Estévez-ek 2010ean egindako film bati heltzen dio, El Camino filmari. Filmak road movie direlakoen konbentzio generiko nagusiei jarraitzen die, baina generotik aldentzen da, familiaren balioak goresten dituelako, eta oinez doan agure amerikar bat duelako protagonista, generoa, funtsean, azkarra eta gaztea izan arren.

 

Estatistikak

55
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2019-05-17
Atala
Mendebaldeko pirinioak: Igarobidea eta muga. Hiru mila urteko historia