Películas de carretera jacobeas: el caso de El camino de Emilio Estevez [Donejakue bideari buruzko filmak: Emilio Estévez-en El camino filmaren kasua]
Laburpena
Artikulu honen xedea da aztertzea nola erakusten diren Mendebaldeko Pirinioak mugako jokaleku moduan zinema genero transnazional nagusian, errepide zineman. Donejakue bideari buruzko zinema aztertu nahi da, errepide zinemaren kasu berezi eta atipiko bat delako, Espainian kokatua. Santiagorako erromesaldiari buruz mende batean egindako zinemaren historia, izan duen arrakasta eta errepikatzen diren gaiak laburtu ondoren, azterketak Emilio Estévez-ek 2010ean egindako film bati heltzen dio, El Camino filmari. Filmak road movie direlakoen konbentzio generiko nagusiei jarraitzen die, baina generotik aldentzen da, familiaren balioak goresten dituelako, eta oinez doan agure amerikar bat duelako protagonista, generoa, funtsean, azkarra eta gaztea izan arren.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2018 Carmen Indurain Eraso

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.