Las hospitalarias en Bargota. Identidad y memoria (siglos XIV-XV) [Ospitalarioak Bargotan. Identitatea eta memoria (XIV-XV. mendeak)]
Laburpena
Nafarroako Ospitalearen prioretzako emakumeen Bargotako komentua XIV. eta XV. mendeetan garatu zen, hasiera batean gizonezkoentzat zen enkomienda baten eta Done Jakue bideko erromesentzako ospitale baten inguruan. Artikulu honek korporazio honen ibilbide historikoa baino harago doan ikerketa proposatzen du eta sanjoandarren esparru instituzionalean nola txertatzen zen eta zer irudi ematen zuen aztertzea du xede Artxibo Historiko Nazionalean gordeta dagoen oroitidazki bitxi batean adierazten denaren arabera. XV. mendearen erdialdean, komunitatea Garesko Gurutzera lekualdatu zenean, idatzitako kontakizun honek, nahita birformulatu zuen emakumeen komunitatearen jatorria eta identitatea, sortze-printzipioak nabarmentzeko hain zuzen ere.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2019 María Bonet Donato y Julia Pavón Benito

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.