Aragoiko eta Nafarroako Ana, Medinaceliko kondesa eta Vianako Carlos printzearen alaba ezkontzaz kanpokoa. Mendoza kardinalaren leinuarekin zituen loturak
Laburpena
Aragoiko eta Nafarroako Ana, Vianako Carlos printzearen alaba ezkontzaz kanpokoa, pertsona garrantzitsua izan zen Nafarroan XV. mendearen amaiaren ondorengotzaren inguruan izan ziren gatazketan. Nahasmendu politiko handiagoak ekidin nahirik, haren aitona Aragoiko Juan II.a eta, gero, haren osaba Fernando Katolikoa hura noble batekin uztartzeko lanean aritu ziren. Azkenean lortu zuten Medinaceliko etxearekin lotzea –Gaztelako errege etxetik zetorren etxe horrekin–. Nolanahi ere, bai Aragoiko Anak bai bere ondorengoek Nafarroako tronura igotzeko zituzten uzi eta eskubideak defenditu zituzten, Mendoza leinukoen babesarekin. Haien euskarria zen aldeko emaitza izan zutela jaiotzaren legitimitatea frogatzeko prozesuan.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2019 Juan Boix Salvador

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.