La presencia de las reinas Jimena y Munia, madre y esposa de Sancho III el Mayor, en sus documentos auténticos [Jimena eta Munia erreginak, Antso III.a Nagusiaren ama eta emaztea]
Laburpena
Historiografiak arreta itzela eskaini dio Antso III.a Nagusiaren erregealdiari (1004-1035), baina oso gutxi ama Ximenak eta emazte Muniak haren gainean izan zuten eraginari. Dokumentazioan behin eta berriz agertzen dira biak, bereziki emaztea, eta hori ezin da alde batera utzi. Artikulu honetan aipaturiko agerpenak aztertzen dira, emazteak amaren gainetik izan zuen nagusitasun argia nabarmentzen da eta gogoeta egiten da zer diploma motatan agertzen diren aipatuak. Gainera, erreginaren izena aldatu zenez Muniadonna kendu eta Mayor hartuta, ñabardurak egiten zaizkie horren gaineko betidaniko teoria batzuei.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2019 Francisco Saulo Rodríguez Lajusticia

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.