Félix Artieda, esmaltista [Félix Artieda, esmaltista]
Laburpena
Artikulu honek erakusten digu Félix Artieda egile iruindarraren bizitza (1900-1974) eta produkzio estetikoa, hau da, esmalte artistikoaren esparruko lana. Artista hau izan zen erretaulak egin, urreztatu eta polikromatzen dituen lantegiaren tradizioko ikaslea. Javier Cigarekin ikasi zuen Iruñean, eta Madrilgo San Fernandon ere bai. Esmaltearen teknika Victoriano Juaristi doktorearekin bereganatu zuen, baita Escola Massanan ere, Bartzelonan. Obra gehienak 30eko hamarkadan egin zituen, batez ere esmalte kanpeatua edo champlevéa landuz. Haren lanetan nagusi dira gai erlijiosoak, Erdi Aroko motiboak imitatzen dituela, eta euskal gai etnografikoak. Aurrekoarekin batera, artistak esmaltearekin egindako hogei lan erakusten dira, gehienak ezezagunak.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2019 José Mª Muruzábal del Solar

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.