La batalla ideológica en el PSOE navarro durante 1977 [Nafarroako PSOEren borroka ideologikoa 1977. urtean]
Laburpena
Artikulu honek psoeren Nafarroako Elkarte Sozialistaren barne garapena aztertzen du, XXVII. Kongresuaren ospakizunaren eta 1977ko ekaineko hauteskunde orokorren artean. Militantzia gutxiko erakundea izan arren, aipatutako aldi hori erabakigarria izan zen Alderdiaren eraketan, garatu ziren barne liskar eta krisien ondorioz. Egoera horrek ez zuen eragotzi hiru korronte ideologiko existitzea; horietako batek, Gabriel Urralburuk gidatuta, Alderdiaren kontrola bereganatu zuen, beste bien kalterako. Trantsizio garaian Nafarroako psoeren geroko garapena ulertezina da kontuan hartzen ez badira testu honetan azaltzen diren gertaerak.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2020 Mikel Bueno Urritzelki
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.