El pintor Bienvenido Brú: Contribuciones al estudio de su figura y de su obra en Navarra [Bienvenido Brú margolaria: ekarpenak autorearen eta Nafarroan egindako obraren azterketari]
Laburpena
Artikulu honen bidez, ezagutzera ematen da Bienvenido Brú maisu eta margolariaren bizi-ibilbidea eta ekoizpen artistikoa. Jatorriz Valentziakoa bazen ere, Iruñean kokatu zen 1870etik aurrera. Artista hau marrazketako irakasle aritu zen Iruñeko Institutu Probintzialean, hiri horretako Arte eta Lanbide Eskolan eta ikastetxe pribatu batean. Aldi berean, era aktiboan parte hartu zuen Nafarroako kultur eta arte mugimenduan, xix. mendearen azken herenean, askotariko enkargu eta jarduketak egin baitzituen. Lan honetan, saiatu gara horiek agerian jartzen. Bere ekoizpen artistikoa loturik zegoen, batez ere, erretratuekin eta erlijiozko margolanekin. Artelan gutxi margotu zituen, hemeretzigarren mendeko estetika akademizista erabiliz. Bienvenido Brú 1897. urtean hil zen, Valentzian.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2020 José Mª Muruzábal del Solar
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.