El Trienio Liberal en la ribera del Ebro. La Rioja y Navarra (1820-1823) [Hirurteko Liberala Ebroren erriberan. Errioxa eta Nafarroa (1820-1823)]

Gako-hitzak: Hirurteko Liberala, Errioxa, Nafarroa, liberalismoa, erregezaletasuna

Laburpena

Hirurtekoko gizartea muturretara joan zen liberalismotik erregezaletasunera zihoan ardatz politikoan. Eta garai hartatik beretik aitzina Nafarroa feudo erregezaletzat jo zuten, eta Errioxa, aldiz, gotorleku liberaltzat. Ondorengo historiografiaren multzo batek interpretazio horri jarraitu dio eta modu akritiko batean osatu du. Eta hala, iruditeria kolektiboan muga politiko bat sortu zen bi eskualde horien artean, XIX. mendean zehar mantendu zena ardatz horretan bertan egituratu ziren gerra zibiletan. Eskualdeen identitateari buruzko mito horren sorrera aztertzeko eta gertakari historikoekin alderatzeko, iraultzak eta erreakzioak Ebroren erriberan izan zuten babesa aztertzen dugu, bai eta bi probintzietako liberalek eta erregezaleek izandako lankidetza ere.

Estatistikak

63
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2021-11-21
Atala
Historia