El Tribunal de Navarra y sus funcionarios inquisitoriales: algunas observaciones [Nafarroako Auzitegia eta haren inkisizio-funtzionarioak: zenbait gogoeta]
Laburpena
Nafarroako Inkisizio Auzitegiaren historia konplexuaren laburpen bat egiten da. Auzitegi hori askotan mugitu zuten (esaterako, erreinu batetik bestera), eta mugikortasun hori du ezaugarri nagusia. Horrela, Iruñean agertzen da (Aragoiko inkisidore batekin), Nafarroako beste hiri batzuetan, hala nola, Lizarran eta Tuteran, eta Errioxako beste batzuetan; esaterako, Calahorran eta Logroñon. Jurisdikzioen eta errege-dinastia desberdinen bat-egitea aztertzen da, betiere egoitza-aldaketen arrazoiak aintzat hartuta. Auzitegiko funtzionarioei ere erreparatzen zaie: hainbat jarduera egiten zituzten, baina batez ere ezagunak dira Espainiako iparraldean garrantzi handikoa izan zen gai batean jardun zutelako: sorginkeriaren auzian, hain justu.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2021 Príncipe de Viana
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.