Los niños como víctimas y los niños como verdugos en la caza de brujas: Navarra, siglo XVI [Haurrak biktima, haurrak borrero sorgin-ehizan. Nafarroako erresumako XVI. mendeko prozesuak]

  • Jesús M. Usunáriz Departamento de Historia, Historia del Arte y Geografía. GRISO. Universidad de Navarra [Espainia] https://orcid.org/0000-0001-5274-2397
Gako-hitzak: sorgin-ehiza, haurrak, XVI. mendea, Nafarroa (Espainia)

Laburpena

Lan honen xedea da aztertzea haurrek nola hartu zuten parte XVI. mendeko Nafarroako sorginen prozesu judizialetan, mendebaldeko Europaren testuinguruan. Ohikoa zen umeak sekta baten sakrifizio-biktima errugabe gisa agertzea; baina salatzaile eta lekuko gisa ere erantzukizun handia izan zuten ahaideen eta bizilagunen jazarpenean, eta hori da XVII. mendearen hasieran sorginen ehizan izan zuten protagonismo handiaren aurrekaria. Testuak azaldu nahi du zergatik leporatu zieten sorginei haurrak hil izana, eta nola eta zergatik deskribatu zituzten haurrek, xehetasun ugari emanez, sorginen bilerak eta begikoak.

Estatistikak

250
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2021-08-25
Atala
Ikerketa lanak, Gustav Henningsenen eta Marisa Rey-Henningsenen omenezkoak