Una aproximación al poemario Ángel en el País del Águila (1954) de Ángel Martínez Baigorri: génesis, estructura y temas [Ángel Martínez Baigorriren Ángel en el País del Águila poema bilduma (1954): sorrera, egitura eta gaiak]

Gako-hitzak: Nafarroako literaturaren historia, Espainako poesia, Nikaraguako poesia, Estatu Batuak, jesulagunen kultura

Laburpena

Lan honek Ángel Martínez Baigorriren (1899-1971) Ángel en el País del Águila poema bilduma aztertzen du. Lehenbiziko aldiz Espainian argitaratua (1954), gerora Poesías completas I liburukian jaso zen, Emilio del Ríoren edizioan (1999). Aztergai ditu bildumaren sorrera (olerkariak Estatu Batuetako egonaldian sortu zuen, 1946ko abuztutik 1947aren amaiera bitartean), egitura (kanpokoa eta barnekoa) eta gaiak (Estatu Batuetako zenbait hiri deskribatzen ditu, New Orleans eta New York, besteak beste, eta muineko gaia da Aingeruaren borroka –‘espirituaren munduarena’– Arranoaren barnera sartzeko –‘mundu materialera’– eta bizi berria eta jasoagoa emateko).

Estatistikak

87
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2022-07-27
Atala
Artikuluak