Los académicos de la Ribera: Peralta, Iribarren y Garde [Erriberako euskaltzainak. Peralta, Iribarren eta Garde]

  • Joxemiel Bidador [Espainia]
Gako-hitzak: Celestino Peralta Lapuerta, José María Iribarren, Marcelino Garde Villafranca, Euskaltzaindia, Nafarroako Erribera

Laburpena

Gure saioan Euskaltzaindiaren historian izan diren Erriberako hiru euskaltzain urgazleren ekarpena aurkezten da: Celestino Peralta Lapuerta kaputxinoa (Caparroso, 1879-Buenos Aires, 1929), José María Iribarren Rodríguez idazlea (Tutera, 1906-Iruña, 1971) eta Marcelino Garde Villafranca apaiza (Zarrakaztelu, 1925-1990). Celestino Peraltak euskara ikasteko obra batzuk osatu zituen Arrigarai ezizenaz. Horien artean
aipagarria da Euskel irakaspidea izeneko gramatika (1919). Horregatik izendatu zuten euskaltzain 1919ko urriaren 26an. José María Iribarrenen bibliografia zabaletik euskara ikertzeko 1952ko Vocabulario navarro da garrantzitsuena. Horregatik izendatu zuten euskaltzain 1955ean. Marcelino Garde 1964an izendatu zuten euskaltzain Erronkaribarko euskararen alde egindako lanagatik Uztarroze eta Garde herrietako erretore zenean. Gero, Príncipe de Viana aldizkariaren euskarazko gehigarriaren zuzendari izendatu zuten, 1973tik bukatu zen arte 1985ean. Diario de Navarrak argitaratzen zuen euskarazko orrialdearen zuzendari izan zen 1976tik hil zen arte.

Estatistikak

49
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2016-09-13
Atala
Erriberako euskalaritzaren historia