Nafarroako euskal idazle handi bat: Manezaundi
Laburpena
Enrike Zubiri Gortari, Manezaundiren (Luzaide, 1868-Iruña, 1943) bizitza eta literatur lana aztertzen ditu artikuluak. XX. mendearen hasierako euskal idazle handienetako bat izan zen Nafarroan. Luzaideko euskalki behe nafarreran oinarriturik, Manezaundik idazten du euskara modernoan, literarioan eta artistikoan. Horrela eman zien irtenbide pertsonala bere behar literarioei, falta baitzuen horretarako hizkera egoki bat. Hizkuntza
landua eta zehatza darabil. Haren obra gehiena 36ko gerraren hasieran erre zuten. Aldizkarietan eta egunkarietan argitaratutakoak besterik ez dira kontserbatzen.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2016 Joxemiel Bidador
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.