Imágenes matrimoniales en la Alta Edad Media en España: la pareja real [Senar-emazteen irudiak Goi Erdi Aroan Espainian: Errege-erreginak]
Laburpena
Alde batera utzirik Justiniano eta Teodoraren erretratu ospetsuak, Ravennako San Vital elizako VI. mendeko mosaiko bizantziarretan ageri direnak, gure Goi Erdi Aroan ez dira oso ugariak senar-emazteen erretratuak. Aro karolingiar eta otondarra arte ez da Europako artean senar-emazteen erretraturik ageriko, aro horretan agertuko baitira lehenbizikoak, gehienetan bikote inperialen irudiak. Penintsulako adibiderik zaharrenak Iruñeko erresumako Antso II.a Abarkaren eta Urraka erreginaren erretratuak dira, X. mende bukaerako bi eskuizkribu ospetsutan irudikatuak daudenak eta gorteko erretratuari hasiera ematen diotenak. Artikulu honetan erretratu hori eta errege-erreginen beste batzuk aztertzen dira, X. eta XI. mendeetako miniaturan eta bestelako arte batzuetan ageri direnak. Motibazioak aztertzen dira, tipologia aberatsa eta askotarikoa sortzen dutenak, haien artean nabarmentzekoak, zabalduenak izanik, gorteko erretratuaz gain, komitenteen erretratuak, dohaintza-emaileen irudiak, eskaintzaren eszena...
Estatistikak
Egile-eskubideak 2016 Soledad De Silva y Verástegui
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.