El franciscanismo en Pamplona. Tres conventos franciscanos típicos [Frantziskanismoa Iruñean. Hiru komentu frantziskotar tipiko]

  • Tarsicio De Azcona Correspondiente de la RAH [Espainia]
Gako-hitzak: komentu frantziskotarrak (Iruña), San Frantzisko komentua (Iruña), klaratarren Santa Engrazia monasterioa (Iruña), kaputxinoen harresiz kanpoko komentua (Iruña), San Pedro monasterio zaharra (Iruña)

Laburpena

Azterlanak laburki aurkezten ditu, Iruñean, Antzinako Erregimenean zeuden hiru komentu frantziskotarren historia. Frantziskotarrak 1228 inguruan jarri ziren San Pedro de las Ribasen (gero San Pedro monasterioa deitua); 1245ean, egungo Basotxo-Taconerara pasa ziren, eta 1521-1535 urteetan (Nafarroaren konkista) gaurko San Frantzisko plazara joan, non 1835 arte egon baitziren (esklaustrazioa). 1228 inguruan, klaratarrak agertu ziren Arrotxapean, Santa Engrazia monasterioan, zeina 1795ean eraitsi baitzuten, Konbentzio gerran. Handik Erriberrira joan ziren, 1804an. Azken komentua kaputxinoena izan zen, Gabriel Amasakoa sortua, 1606an. 1834an itxiarazi zuten eta 1879an kaputxinoek berriz ireki zuten, eta hor dirau zutik gaur egun ere.

 

Estatistikak

153
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2017-08-29