Ad Xaverii gloriam. El programa monográfico del antiguo colegio jesuítico de Tudela [Ad Xaverii Gloriam. Tuterako jesuiten antzinako ikastetxearen programa ikonografikoa]
Laburpena
Tuterako San Andrés ikastetxea zena Jesusen Lagundiaren fundazio bat da. XVII. mendearen hasieran sortu zen, Trentoko postulatuak pil-pilean zeuden garaian. Kolegio-elizan hasiera batean ezarri zen programa ikonografikoa bat zetorren jesuiten ordenaren baitan ohi ziren motiboekin, hala nola Jainkoaren aintza eta ordenaren santu esanguratsuenen bidez erlijioso-institutuaren gorespena. Alabaina, XVIII. mendearen erdialdean zenbait aldaketa egin ziren barruko apainduran. Hauek San Frantzisko Xabierkoaren irudia indartu zuten eta programa ikonografiko hura nafar santuaren aintzaren kantu bihurtu.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2017 Eneko Ortega Mentxaka

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.