Auzia Aranatzen XVI. mendean: herri lurrak, kontzeju edo batzarrak eta zenbait datu onomastiko eta demografiko
Laburpena
Lau urteko iraupena izan zuen auzia dugu artikulu honetako gai eta Etxarri Aranazko udaletxeko artxiboan dago, «Amojonamiento con Arbizu» izenburupean, bertan ageri den dokumentua. Aipatu auzia Aranatz Elkartearen eta Arbizuko kontzejuaren artekoa dugu eta XVI. mendean suertatu zen. Arbizuarrek zenbait ardi hil zituztela eta herriaren inguruan, aipatu eremuko lurren jabegoa izan zen auzitan jarri zena eta, horren ondorioz, erabat zehazturik geratu ziren Arbizu herriaren lurrak herriaren inguruan hogeita sei mugarri jarrita (mugarrien gutxi gorabeherako kokapenaren mapa erantsi da). Azken zeregin hau, hots, mugarriak jartzearena, Lakuntzako alkateari eman zion epaiak eta horrek beste bost lakuntzarrekin bete zuen agindua.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2017 José Luis Erdozia Mauleon

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.