El Consejo Real de Navarra y la jurisdicción «por sí separada» del reino: 1521 [Nafarroako Errege Kontseilua eta erreinuaren jurisdikzio «berez bereizia»: 1521]
Laburpena
Nafarroako Erresuma Gaztelako Koroaren barruan sartzeak eztabaida pizten du egileen artean. Fernando Katolikoak erabaki zuenetik Gaztelako Kontseilua erresuma horretako kontuez arduratzea, sartze horren ondorioei buruzko interpretazio desberdinak egin dira. Lan honek gai horretan sakontzen du, eta Nafarroako Kontseiluak Karlos I.ari 1521ean idatzitako gutun bat hartzen du oinarritzat. Gutunean, aldezten da errotik desberdinak direla erregeak Nafarroako Erresumaren gainean duen jurisdikzioa eta monarkia hispanikoaren beste erreinu batzuen gainean daukana, eta horrek aukera ematen du gogoetatzeko erresumak zeukan egoera problematikoaz, berez bereizia baitzen, Gortean kontseilu propiorik izan gabe.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2018 María del Pilar Arregui Zamorano

Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.