Xundak eta ezpondak. Laborantzarako terraza-sistemak Nafarroako isurialde atlantiarrean: Baztan haraneko zenbait adibide
Laburpena
Laborantzarako terraza-sistemak elementu garrantzitsua dira Nafarroa iparreko landa-paisaiaren baitan. Lan honetan, Baztan haraneko lau herri adibide hartuta, terraza-sistemen ezaugarri nagusiak aztertu ditugu: kokapena, morfologia, eraikuntza-teknikak eta abar. Lortutako emaitzek erakusten dutenez, herri hauen inguruan kokatutako terraza-sistemek multzo homogeneoak osatzen dituzte, eta tokian tokiko zerealgintza-esparru nagusia izan dira topografia malkarrak baldintzatutako inguruetan. Gisa honetan, terraza-sistemak landa-paisaiaren giltzarri gisa uler daitezke, haien bilakaera historikoaren ikerketari bidea irekiz.
Estatistikak
Egile-eskubideak 2022 Josu Narbarte Hernández, Mattin Aiestaran, Maite Errarte Zurutuza, Suberri Matelo Mitxelena
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.