Goizuetako danbolintero batzuk (1608-1729)

  • Patziku Perurena Loiarte [Espainia]
Gako-hitzak: Goizueta, herri-musika, danbolinak, atabaleroak

Laburpena

Lan honek egilea Goizuetako herri-musikaz egiten ari den ikerketaren lagin modukoa ematen digu, batik bat ahozko eta Goizuetako Udal Artxibotik ateratako datuetan oinarritua, eta, kasu honetan, danbolinei buruzkoa. Ba omen dira datu askoz ere zaharragoak, esate baterako Iheragako Soroan bilduta erabakitzen zen Mairu/Kristau/Merio festa-dantza hirukoitz zaharra. Halakoak, baina, ikerlan osoa argitaratzean ikusi beharko. Izan ere, baliteke erregeon hiru emazte erreginak maiatzeko «hiru komaio» sonatuak izatea.

Estatistikak

24
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2017-08-10