Aurizko aldaeraren inguruan (Aurizko eta Orreagako euskararen lagin batzuk)
Laburpena
Ohiko bideari jarraikiz, saio hau Louis-Lucien Bonaparte euskalariak utzi zigun mapa miresgarria gogoan prestatu dugu oraingoa ere. Aldaera hau osatzen duten (edo, haren ustez bederen, osatzen zuten) bi herriotan bildu lagin batzuk dira, beraz, lerro hauetara ekarri ditugunak. Saioan zehar garbi geratzen da gu ezagutzera iritsi garen euskarak, adin handiko lagun gutxi batzuek mintzatua soilik gainera, dela Aezkoakoaren dela Luzaidekoaren eragina duela (zehaztasunetan sakondu ez badugu ere) eta, hortaz, aski nahasia suertatu dela. Lan honen sarreraren bukaera aldean aritu gara honetaz berriemaile batzuen gurasoen nongotasuna aipatzean, nahiz Aurizko Irigarai abizeneko familia baten baitan, neurri handi batean, bertako euskara bere hartan mantendu zen.
Estatistikak
Erreferentziak
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA-ETNOLOGIA MINTEGIA, 1983 eta 1990, Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa (EAEL, I eta II), Donostia.
ARTOLA, K., 1992, «Hegoaldeko goi-nafarreraren azentua dela-ta (hurbiltze-saiakera)», FLV, 60, 187-227.
BONAPARTE, L. L., 1863, Carte des sept provinces basques montrant la délimitation actuelle de l’euscara et sa division en dialectes, sous-dialectes et variétés, Londres.
ECHAIDE, A. M., 1989, El euskera en Navarra-Encuestas lingüísticas (1965-1967), Donostia, Eusko Ikaskuntza.
ERRENTERIA MUSIKAL, EREINTZA ELKARTEA, 1999, Olentzero (diskoa).
GARMENDIA LARRAÑAGA, J., 1987, Ritos de solsticio de verano (I) Festividad de San Juan Bautista, Donostia, Kriselu.
INTZA, Aita Dámaso de, 1922, «Naparro’ko aditz-laguntzallea zuketako esakeran», Euskera, 3, 65-92.
IRIBARREN, J. M., 1984, Vocabulario navarro (nueva edición preparada y ampliada por Ricardo Ollaquindia), Pamplona, Institución Príncipe de Viana.
IRIGARAY, Á., 1958, Prosistas navarros contemporáneos en lengua vasca. XX-garren mendeko Nafarroako euskal idazlariak, Pamplona, Diputación Foral de Navarra, Institución Príncipe de Viana.
IRIGARAY, P. F., 1992, Nafarroatik, Donostia, I. Caminoren edizioa, Euskal Editoreen Elkartea.
YRIZAR, P. de, 1992, Morfología del verbo auxiliar alto navarro meridional, Euskaltzaindia.
YRIZAR, P. de, 1985, «Aparición y desaparición de las formas verbales en -ako-, -eko-, en el alto-navarro meridional», Aingeru Irigarayri Omenaldia, Donostia, Eusko Ikaskuntza.
Egile-eskubideak 2015 Koldo Artola Kortajarena
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.