Etxarrierako hitano-alokutiboa
Laburpena
Artikulu honetan Etxarri Aranazko euskaran erabiltzen den hikako moldearen nondik norakoak aztertzen dira. Lehen lehenik, hikako adizkiak eta alokutiboak deskribatu eta zein testuingurutan baliatzen dituzten etxarriarrek jaso da. Ondoren, sinkretismo zenbait kasu ere aipatu eta argitu dira. Eta hortik aurrera, tauletan bildurik eta horietako bakoitzaren azpian, esaldietan kokaturik, gaur egun erabiltzen diren moduan azaldu dira. Aipatu tauletan, hikako adizkiak eta alokutiboak agertzen dira, lehenik aditz laguntzailea dagokion era eta modu ezberdinetan banaturik, eta jarraian zenbait aditz trinko. Esaldi horiek, lehenik etxarrieran (hizki beltzez eta etzanez) eta ondoren, parentesi artean hizki normalez, batuan agertzen dira adizki bakoitzari dagokion forma estandarizatuarekin eta baita, kortxeteen artean eta tamaina txikiagoan, zutanoko erabilera neutrokoa ere. Azkenik, Joseba Sarrionandiaren testu bat etxarriera alokutibora moldatuta dator.
Estatistikak
Erreferentziak
Alberdi, X., 1994, «Euskararen tratamendua: bilakaera», Fontes Linguae Vasconum, 67, 401-434.
Alberdi, X., 1996, Euskararen tratamenduak: erabilera, «Iker», 9.
Alvarez, J. L., «Txillardegi», 1978, Euskal gramatika, Bilbao, Ediciones vascas.
Erdozia, J. L., 2001, Sakana erdialdeko euskara, Iruñea, Nafarroako Gobernua.
Erdozia, J. L.,2004, Sakanako hiztegi dialektologikoa, Iruñea, Euskaltzaindia-Nafarroako Gobernua.
Etxaniz, P., 2001, «Tratamenduen bilakaera, to eta no», Fontes Linguae Vasconum, 87, 225-234.
Euskaltzaindia, 1987, Euskal gramatika. Lehen urratsak II, Bilbo.
Fontaneda, G., 2007, Hikasi - Hika mintzatzeko metodoa, AEB, Lulu.
Gaminde, I., 1984, Aditz etikoa, Bilbao, AEK.
Lizartza, R., 2009, Hitanoa mintza hadi, lagun!, Donostia, Maramara.
Sarrionandia J., 2015, Lapur banden etika ala politika, Iruñea, Pamiela.
Urruxulegi, J., 2009, Hi! Hika ikasteko metodoa, Andoain, Txertoa.
Yrizar, P., 1992, Morfología del verbo auxiliar guipuzcoano, Bilbo, Euskaltzaindia.
Egile-eskubideak 2016 José Luis Erdozia Mauleon
Esta obra está bajo licencia internacional Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0.