Etxalarko etxeak

  • Pello Apezetxea Zubiri [Espainia]

Laburpena

Etxalarko etxeei buruzko historiaren zati bat da lantxo honen edukia. XVII. mendetik hasita. Mende horretako 162 etxeren berri badugu, 134 karrikan eta 28 mendian sakabanatuak. Ondotik, gaurdaino, kopuru hori handitzen joan da, biztanlegoarekin batera, batzuetan, eta bizimoduaren aldatzearen arabera, bertzeetan. Toki eta era desberdinean. Dena den, baserria ugaritu zen, gehienbat. XVIII. eta xix.mendeetan, aitzineko mendeko 28ko kopurua 160ko bihurtu zen. Karrikako etxe multzoan, berriz, ez zen aldaera handirik gertatu, XX. mendera arte. Moldatu eta berritu, bai. Baserria uzten joan zenean, nekazaria industri lanean sartu ahala, hasi zen karrikan eraikuntza zabaltzen. Jendearen bizitza aldatzearen ondorioa. Itxura guztien arabera, hasi berria dugun mendeak aldaketa handiagoak ekarriko ditu Etxalarko etxegintzari dagokionez.

Estatistikak

46
##plugins.generic.usageStats.noStats##
Argitaratuta
2007-04-30